Antolatzaileek jai eta aldarrikapen egitarau zabala prestatu dute maiatzaren 28rako euskal preso politikoen eskubideekin

Pandemiaren ondorioz bi urtez kanpoan egon ondoren, Lastebidean euskal preso politikoen eskubideen aldeko herri lasterketa solidario eta aldarrikatzailea itzuliko da, Kanpezuko kaleak eta ingurune naturala izango dituena agertoki. Maiatzaren 28an, larunbata, izango da, eta atzo bertan aurkeztu zen talde eragileak prestatu duen programa, mila pertsona inguru bertaratzea espero den jardunaldi baterako.

Lasterbidean duela 8 urte martxan jarri zuten Oiartzunen Etxerat errepresaliatu politikoen senideen elkartearkin elkarlan bat eginez. 2014tik ekitaldia herrialdez herrialde aldatu da. Oiartzunen ondoren, Berriozarrek hartu zuen lekukoa 2015ean, Araiak 2016an, Oñatik 2017an, Ondarroak 2018an, eta egindako azken edizioa Arbizu eta Lakuntzakoa izan zen 2019an.

Están abiertas las inscripciones para participar en la carrera larga (9,2 KM) y corta (3,2 KM)

Helburua bazen Giza Eskubideen aldeko aldarria kirolaren esparrutik zabaltzea eta lanketa bat bideratzea. “Baina ez genuen korrika egite huts batean geratu nahi izan eta egun osoko jai giroko egitarau kultural oso bat proposatu genuen jendarte zabalak lekua izan zezan jai giroko egun polit eta hunkigarri horretan”, azpimarratu zuen Izaskunek “Lasterbidean 2022-ren” aurkezpenean. Edizio honetako berezitasuna da jardunaldia larunbatean izango dela (orain arte igandea zen), presoen senideei denbora ematen baitie kartzeletako bisitetatik joateko.

Antolatzaileen taldea duela hilabete batzuetatik ari da jardunaldi hau prestatzen, batzordeka lan eginez, guztira sei. Lasterketan bertan zentratzen denak bi ibilbideen diseinua aurreikusi du, mendiaren behealdetik igarotzen direnak Kanpezu eta Genevilla artean. Ibilbide luzea 9,2 KM da eta laburra 3,2 KM. Gainera, izena emateko eta dortsalak esleitzeko logistika aurreikusi da.

La organización invita a colaborar en las tareas de logística de esta jornada, en la que se espera una asistencia de mil personas

«Beste edizio batzuetan, badakigu 600 pertsona inguruk parte hartu izan dutela lasterketa luzean eta 300 lagun inguru lasterketa motzean». Izen-emateak zabalik daude lasaterbidean.eus/izen-emate webgunean maiatzarem 25ra arte. Lasterbidean egunean bertan ere aurrez aurre egin ahal izango dira».

Atzoko aurkezpenean, Kanpezuko biztanleei batzorde ireki honetan eta beste batzuetan laguntzeko deia egin zitzaien, besteak beste, segurtasun eta aparkalekuak, komunikazioa, sukaldea eta mahai zerbitzuan (600 bat lagunentzako herri bazkari handi bat prestatuko da) eta egun osoan zehar egiten diren jarduerekin programa prestatzen ari den taldeari berari. Guztira 200 pertsona inguru beharko ditugula kalkulatzen dugu. Esku guztiak izango gara beharrezkoak, bolondres lanak egiten baitu egun hau posible”, gogoratu zuen Iñigok.

Erronka handia Kanpezurentzat

Izaskunen hitzetan, «kanpezutarrontzat kriston erronka suposatzen du Lasterbidean bezalako ekimena hartzeak, zentzu askotan, batetik geografikoki, Kanpezu EHko mapan kokatzen dugulako eta hainbat herritarrek ezagutzeko aukera izango dutelako. Bestetik, maila politikoan ere, honelako elkartasun ekimena eta euskal errepresaliatu zein euren senideen Giza Eskubideen alde ekarpena egiteko izugarrizko erronka iruditzen zaidalako. Eta azkenik, poztasuna, harro sentitzen naizelako gure Arabar Mendialdeko herri xume eta txiki honek horrelako dinamika handi  bati ongi etorria egin ahal izateagatik. Beraz, beso zabalik eta irrikitan gaude Lasterbidean ospatzeko”.

Egitaraua

-9:00etan – Dortsal banaketa, frontoian

-10:00etan – Zunba beroketa, plazan

*Goizean zehar mural margoketa kolektiboa “Denak Etxera”

-11:00etan –Lasterketa luzea (9,2 Km)

-12.30etan –Lasterketa laburra (3,2 Km)

– 13.30etan – Sari Bakaketa, plazan

-14.00etan – Ekitaldia, plazan

-15:00etan – bazkaria (JOTAFArekin polikiroldegian)

-16:00etan – Umeen txokoa, gimnasioan

– 17:30etan – Esku pilota partidua

-19:00etan – Kontzertuak, plazan (Zaunka, Sakamantekas, Erroka)

-Kontzertuak eta gero, DJ BULL